Neska-mutilen ikasle-egoitza nagusia da Olarain, bertoko ikasleen prestakuntza osoa helburu duena
Itsas mailan dago, Euskal Herriko Unibertsitateko Campusean, hain zuzen, Arkitektura Eskolaren ondoan, Ondarreta hondartzatik 300 metrotara. Eguneko 24 orduetan dago irekita, urte osoan, Gabonetako eta Urteberri-eguneko oporraldian izan ezik.

Deskargatu hemen eskuorria. 

LEGE OHARRA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA

 

Informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko Legea betez (34/2002 Legea, uztailaren 11koa), jakinarazten dizugu Interneteko olarain.com eta colegiomayorolarain.com domeinuak Colegio Mayor Olarain, SL erakundearenak direla (IFZ B20581138). Erakundeak Donostian du egoitza (Ondarreta Pasealekua 24, 20018 Donostia), bere telefono zenbakia 943 003 300 da, helbide elektronikoa idurrealtuna@olarain.com, eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan dago erregistratuta.

 

Baldintza orokorrak

 

olarain.com eta colegiomayorolarain.com Colegio Mayor Olarain, SLren webgune korporatiboak dira. Erabiltzaileak beren borondatez sartzen dira webgune horietan. Webgune horietan sartzen denak eta nabigatzen duenak lege oharrak, baldintzak eta zehaztapenak onartzen eta ezagutzen dituela ematen du aditzera.

Erabiltzaileak ez du web horietako informazioa legez kontra erabiliko, eta ez du web horietako sistema informatikoak kaltetuko edo aldatuko dituen ekintzarik burutuko.

Debekatuta dago faltsuak diren edo zuzenak ez diren eta gainontzeko erabiltzaileak okerbidean jar ditzaketen edukiak sartzea eta jakinaraztea.

Colegio Mayor Olarain, SLek ahalegin guztia egiten du webguneetan argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin, eta horiek edozein unetan aldatzeko ahalmena du. Colegio Mayor Olarain, SLek ez du batere erantzukizunik izango web horietako informazioan egon litekeen akatsengatik edo ez-aipatzeengatik.

Erabiltzaileak bakarrik du webgune horietan sartzearen eta edukia erabiltzearen gaineko erantzukizuna. Colegio Mayor Olarain, SLk ez du inolako erantzukizunik izango web horiek edo beren edukia erabiltzean sor litezkeen ondorio edo kalteen gainean, kalte informatikoak eragitea eta birusak sartzea barne.

Colegio Mayor Olarain, SLk egoki irizten dionean eta araudiko aldaketetara egokitzeko egin ahal izango ditu aldaketak lege ohar honetan. Aldaketa horiek webgune hauetan argitaratu orduko izango dira baliozko. Colegio Mayor Olarain, SLk bere esku dauden baliabideak erabiliko ditu erabiltzaileei pribatutasuna gordetzeko eta datuak babesteko politikan izandako aldaketak ezagutarazteko.

 

Jabetza intelektuala eta industriala

 

Web hauen gaineko jabetza eskubidea, baita bertako orrialdeen, pantailen, informazioaren, itxuraren, diseinuaren, produktuen eta zerbitzuen gainekoa ere, Colegio Mayor Olarain, SLrena da, besterik adierazi ezean.

olarain.com eta colegiomayorolarain.com web orrietan nabigatzeak ez du esan nahi Colegio Mayor Olarain, SLk bere jabetza intelektual eta industrialei erabat edo partzialki uko egin dienik, transmititu egin dituenik edota baimena eman duenik erabiltzaileek euren xede pertsonalerako erabil ditzaten. 

Lan horiek baimenik gabe erreproduzituz, banatuz, merkaturatuz edota eraldatuz gero, urratu egingo lirateke Colegio Mayor Olarain, SLren jabego intelektualaren eskubideak. Webgune hauetako informazioa baimenik gabe erabiltzean, eta titularren jabetza intelektual eta industrial eskubideetan kalteak eragitean, legez dagozkion akzioak tarteratu ahal izango ditu erakundeak, eta zigorrak aplikatu ahal izango dira.

 

Datu estatistikoen bilketa

 

Webgune hauen bidez ahalik eta zerbitzu onena emateko eta erabilera errazteko, IP helbideak erregistratu egiten dira, eta bisitatutako orrien kopurua, bisiten kopurua, webeko bisitarien jarduera eta erabileraren maiztasuna zenbatu. Colegio Mayor Olarain, SLk ez du cookierik erabiltzen bere web orrietatik erabiltzaileen informazioa biltzeko.

 

 

Datu pertsonalen babesa

 

Datu Pertsonalak Babesteko Legea betez (15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, gaztelaniaz LOPD deitua), jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datu pertsonalak Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Nagusian erregistratuta dauden fitxategietan sartuko ditugula.

Konfidentzialki zainduko ditugu datu pertsonalak. Colegio Mayor Olarain, SLk beharrezko neurriak hartu ditu bere sistemetan, inork ez ditzan datu pertsonal horiek eraldatu, galarazi, tratatu edota horietan sartu, kontuan hartuta teknologiak egun duen egoera, bildutako datuen izaera eta horiek duten arriskua, giza ekintzen, inguru fisikoaren zein inguru naturalaren aurrean. Jakin ezazu, nolanahi ere, informatikako segurtasun neurriak ez direla menderaezinak.

Zure datuetan sartzeko, horiek aldatzeko, bertan behera uzteko edota aurka egiteko, jo ezazu Colegio Mayor Olarain, SLera, posta arruntez (Ondarreta pasealekua, 24, 20018 Donostia) edota elektronikoz (idurrealtuna@olarain.com).

Colegio Mayor Olarain, SLk bere pribatutasun politika bere irizpideen, lege aldaketen edo jurisprudentzia aldaketen arabera aldatzeko eskubidea du. Colegio Mayor Olarain, SLk aldaketaren bat sartzen badu, webgune honetan bertan argitaratuko du testu berria, erabiltzaileak horren berri izan dezan. Nolanahi ere, webgunera sartzen diren unean indarrean zeuden arauek zuzenduko dute erabiltzaileekiko harremana.