LEGE OHARRA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA

Lege-oharra, erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika

Lege-informazioa

Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, jakinarazten dizugu Interneteko www.olarain.com eta www.colegiomayorolarain.com domeinuak Colegio Mayor Olarain, SL (B20581138) enpresaren titulartasunpekoak direla. Enpresak Donostian (Gipuzkoa) du egoitza (20018 PK), Ondarreta pasealekuko 24an (telefonoa: +(34) 943003300; helbide elektronikoa: olarain@olarain.com), eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 1629. liburukian, 140. folioan, 12505. orrian.

Colegio Mayor Olarain, SL (aurrerantzean “OLARAIN” eta/edo “enpresa”) Ikastetxe Nagusiaren eta Ostatuaren zerbitzuak eta erlazionatutako jarduerak egitea xede duen sozietate bat da.

www.olarain.com eta www.colegiomayorolarain.com domeinuetan kokatutako webguneak (aurrerantzean “webgunea”) OLARAINen titulartasunpeko webguneak dira.

Webgune hau bisitatu eta erabiltzen duena webgunearen erabiltzailea da (aurrerantzean “erabiltzailea”).

1. Baldintza orokorrak

Erabiltzailea borondatez sartzen da webgune honetara. Webgune honetarako sarbidea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du bertan bildutako lege-oharrak, erabiltzeko baldintzak eta terminoak, pribatutasun-politika eta kukien politika ezagutu eta onartzen direla. Erabiltzailea baldintza hauekin ados ez badago eta horretarako baimena ematen ez badu, ezin izango du webgune hau erabili.

Webgune honetarako sarbidea eta bertan bildutako informazioaz egin dezakeen erabilera, erabiltzailearen ez beste inoren erantzukizunpekoa da. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea haren xedearen arabera erabiltzeko. Erabiltzaileak ezin du webgune honetan bildutako informazioa zilegi ez den moduan erabili, ezta webgune honetako informatika-sistemak kaltetu edo aldatu ditzakeen ekintzarik gauzatu ere.

Debekatuta dago erabiltzaileek faltsuak edo okerrak diren eta OLARAIN edo beste erabiltzaile batzuk nahiz hirugarrenak okerrera eraman ditzaketen edukiak sartzea eta jakinaraztea. Erabiltzailea izango da datu horiek jakinaraztearen ondorioz sor ditzakeen kalteen erantzule bakarra.

Debekatuta dago hirugarrenen datu pertsonalak haien baimenik gabe erabiltzea, baita hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea ere, bere burua beste edozein pertsona edo erakunde balitz bezala aurkezteko asmoz.

OLARAINek ahal duen guztia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik izan ez dadin. Hortaz, bere esku gordetzen du horiek edozein unetan aldatzeko ahalmena. OLARAINek espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietan izan litezkeen akats edo omisioen ondoriozko edozein erantzukizuni eta edukien egiazkotasunik, zehaztasunik eta eguneratzerik ezak ekar litzakeen kalte-galeren ondoriozkoei.

Webguneak beste webgune batzuetarako estekak izan ditzake, edo bertan kokatutako bilatzaile baten bidez eman dezake haietarako sarbidea. OLARAINek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzen gainekorik ere, ez baitu inolako kontrolik haien gainean, ezta haien edukiaren, produktuen eta eskainitako zerbitzuen gainean ere. Zerbitzu horiek erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea dute xede, eta, horrenbestez, erabiltzailea bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan indarrean dauden erabilera-baldintzetan.

OLARAINek ez du bere gain hartuko webgune hau edo bertako edukiak erabiltzeak ekar lezakeen edozein ondorio, kalte edo galeraren erantzukizunik, are kalte informatikoak sortzen badira eta birusak edo beste edozein malware sartzen bada ere. OLARAINek ez du bermatzen webgunean birusik edo erabiltzaileen sistema fisiko edo logikoetan asaldurak sor ditzakeen bestelako elementurik ez dagoenik, kanpoko hirugarrenek sar baititzakete; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiltzen ditu horrelakorik gerta ez dadin.

OLARAINek bere esku gordetzen du webgune honetan bildutako informazioa, haren diseinua eta konfigurazioa, aldez aurretik ohartarazi eta/edo justifikatu behar izan gabe, edozein unetan aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta bidezkotzat jotzen badu. OLARAINek ez du bere gain hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen baliabide guztiak erabiliko ditu erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

2. Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honen jabetza-eskubideak eta bertako orri, atal, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, argazki, irudi, produktu eta zerbitzu, marka, logotipo, ikurritz eta gainerakoei dagozkienak OLARAINen jabetzakoak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.

Webgunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, OLARAINek bere jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo partziala) ematen dionik. Lan horiek baimenik gabe erreproduzitzea, banatzea, merkaturatzea edo transformatzea OLARAINen jabetza intelektualaren eskubideen aurkako arau-haustea izango da.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgune honen titulartasunari kalterik egiten dion ekintzarik ez egiteko. Webgune honetako informazioa baimenik gabe erabiliz gero eta haren titularren jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideei kalterik eraginez gero, legearen arabera dagozkion akzioak egikaritu ahal izango dira, eta, bidezkoa bada, akzio horiek egikaritzearen ondorio diren erantzukizunak eskatu ahal izango dira, izaera ekonomikokoak barne.

3. Aldaketak

Baldintza hauek OLARAINek egokitzat jotzen duenean aldatu ahal izango dira, bai lege-aldaketetara egokitzeko, bai beste edozein hobekuntza egiteko. Aldaketa horiek webgune honetan argitaratzen direnetik aurrera izango dira baliozkoak. OLARAINek eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu egindako aldaketak webgunearen erabiltzaileei ezagutzera emateko.

4. Pribatutasun-politika – Datu pertsonalen babesa

4.1. Sarrera

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Araudia (bereziki Europar Batasuneko 2016/679 Erregelamenduak ezarritakoa; Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, aurrerantzean “DBEO”) betetzeko, erabiltzaileei jakinarazten diegu posta elektronikoaren bidez ematen dituzten datu pertsonalak, eta webgune honetan kokatutako edo emandako web-inprimakien, eremu pribatuen edo beste edozein bitartekoren zein mekanismoren bidez bidaltzen dituztenak OLARAINen (tratamenduaren arduraduna) titulartasunpeko datu-tratamenduetan sartuko direla. Datu horiek erabiliko dira jasotako kontsulta eta eskaerei erantzuteko, erabiltzaileekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuak, merkataritza-harremanak eta jarduerari legez dagozkion funtzioak kudeatzeko, harpidetutako buletinak eta albisteak bidaltzeko, eta etorkizunean erabiltzaileentzat interesgarriak izan litezkeen merkataritza-komunikazioak bidaltzeko.

Baldintza horiek onartzeak ezinbestean dakar berekin deskribatutako datu-tratamenduetarako baimena berariaz ematea. Datu horiek denbora-mugarik gabe kontserbatu ahal izango dira merkataritza-harremanaren jarraipena egiteko eta enpresaren funtzio legitimoak egiteko, non eta kontrakorik adierazten ez duzun.

Erabiltzaileen datu pertsonalen tratamendua konfidentziala izango da. OLARAIN konprometituta dago erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datu pertsonalen babesarekin, eta eskura dituen baliabideak erabiltzen ditu interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. OLARAINek datu pertsonalak babesteari buruzko indarreko legeria betetzen du, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren Erregistro Nagusian inskribatuta dago, eta datuak babesteko autonomia-erkidegoko, estatuko eta Europako erakundeek eta beste kontrol-agintari batzuek eskaintzen dituzten gomendioak, txostenak, berrikuntzak eta jarraibideak betez jarduten du.

Ostatatze-zerbitzuen eskaintzan, OLARAINek aukerako hainbat zerbitzu jartzen ditu bere bezeroen eskueran, haien egonaldia ahalik eta atseginena izan dadin. Zerbitzu horiek egiteko, enpresak bere langileak edo kanpoko laguntzaileak izan ditzake. Zerbitzu horiek kontratatzen dituen bezeroak espresuki ematen dio baimena enpresari bere datuak (identifikazio-datuak, harremanetakoak eta kontratatutako ostatatze eta zerbitzuei buruzkoak) OLARAINekin lankidetzan jarduten duten enpresei eta pertsonei jakinarazi ahal izateko. Zuk eskatutako zerbitzuetako bakoitza eraginkortasunez egiteko datu horiek ezagutu beharra duten OLARAINen enplegatuek eta laguntzaileek besterik ezin izango dituzte datu horiek eskuratu.

4.2. Datuak biltzea

OLARAINek ez dizu eskatuko datu pertsonalik emateko webgunean sartzeko. Dena den, zerbitzu batzuk erabili ahal izateko (erreserba-eskabidea, matrikulazio-inprimakia, eta abar) erabiltzaileak datu pertsonalak eman beharko ditu. Erabiltzaileak askatasunez eta borondatez ematen ditu bere datuak. Eskatutako zerbitzua kudeatzeko behar duen informazio pertsonala besterik ez du eskatuko OLARAINek.

Webgune honen bitartez informazioa bidaltzeak ezinbestean dakar berekin pribatutasun-politika honetan eta webgunearen baldintza orokorretan deskribatutako datu-tratamenduetarako baimena berariaz ematea.

4.3. Interesdunen eskubideak

Erabiltzaileak datuen aurka agertzeko nahiz datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo deuseztatzeko eskubideak erabil ditzake, baita gai honi buruzko beste edozein eskaera egin ere. Horretarako, idazkia bidal diezaioke OLARAINi (Ondarreta pasealekua, 24, 20018 Donostia, Gipuzkoa, tel.: +(34) 943003300), edo olarain@olarain.com helbide elektronikora idatzi. Eskabidearekin batera eskatzailearen nortasunaren egiaztagiriaren (NAN edo antzekoa) kopia bidali beharko du.

Eskabidea legezko ordezkari gisa egiten badu, nortasun-agiriaren fotokopiaz gain ordezkaritza horren egiaztagiria ere erantsi beharko du. Eskaeren ebazpenarekin ados ez bazaude edo erreklamazioren bat aurkeztu nahi baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo beharko duzu: www.agpd.es

4.4. Segurtasun-neurriak

OLARAINek, bere datu-tratamenduetan bildutako datu pertsonalak tratatzen dituenean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea nahiz eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu, kontuan izanik teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak, bai gizakiaren ekintzak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, datu pertsonalak biltzen dituzten datu-tratamenduen segurtasun-neurriei buruz aplikatzekoa den indarreko legeria aintzat hartuko da, bereziki DBEO eta berau garatzeko araudia. Erabiltzaileei jakinarazten zaie, alabaina, informatika-segurtasuneko neurriak ez direla erasoezinak eta, hortaz, beti izango dela legez kontrako eta bidegabeko intromisioak izateko arriskua, baina horiek ez liratekeela OLARAINen erantzukizunpekoak izango.

4.5. Kukien politika

Zer dira kukiak?

Erabiltzaileak konektatzeko erabiltzen duen gailuan (ordenagailua, telefonoa, tableta eta abar) web-zerbitzari batek utz dezakeen informatika-fitxategi bat da kuki bat. Erabiltzailea berriz konektatzen denean identifikatzeko eta/edo webgunearen erabilera eta bertako nabigazioa errazteko erabiltzen da, hainbat abantaila eskaintzen baititu zerbitzu interaktiboak egiteko. Kukiak, beste hainbat xederen artean, erabiltzailearen saioa kudeatzeko (esate baterako, bere pasahitza hainbeste aldiz idatzi behar ez izateko) edo webgune bateko edukiak haren hobespenetara egokitzeko (esate baterako, hizkuntza) erabiltzen dira. Kukiak “saiokoak” edo “iraunkorrak” izan daitezke. Lehenengoak ezabatu egingo dira erabiltzailea haiek sortu zituen webgunetik irteten denean eta besteak, aldiz, gailuan geratuko dira data jakin batera arte.

Nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dute kukiak erabiltzea, baina erabiltzaileak nabigatzailea konfigura dezake kukiak jaso izanaren berri eman diezaion ordenagailuaren pantailan eta, hartara, bere gailuan instalatzea eragozteko aukera izan dezan. Kasu horretan, webgune honetako zerbitzuen funtzionamenduaren bizkortasuna eta kalitatea murriztu egin daiteke.

Zer-nolako kukiak erabiltzen ditu webgune honek?

Webgune honek hainbat kuki mota erabiltzen ditu, ondoren zehazten diren xedeetarako:

Kuki teknikoak: erabiltzaileari aukera ematen diote webgune honetan zehar nabigatzeko eta bertan dauden aukerak erabiltzeko; esate baterako, saioa identifikatzeko, erabiltzaileak sartutako parametroak kudeatzeko edo edukiak sare sozialen bitartez partekatzeko.

Pertsonalizazio-kukiak: erabiltzaileari aukera ematen diote erabiltzailearen terminalean hainbat irizpideren arabera aurredefinitutako ezaugarri orokor batzuekin sartzeko zerbitzuan (esate baterako, hizkuntza, zerbitzura sartzeko lekuaren konfigurazioa eta abar).

Analisi-kukiak: aukera ematen dute webgunearen erabiltzaileen jarraipena eta haien portaeraren analisia egiteko. Kuki mota honen bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, hartara hobekuntzak sar baitaitezke erabiltzaileek egiten duten erabileraren datuen analisiaren arabera (esate baterako, Google Analytics). Kuki iraunkorrak dira.
Webgune honetan erabiltzen diren kukiak

cookiesEU

Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke kukiak?

Erabiltzaileak, nahi badu, desaktibatu eta/edo ezabatu egin ditzake kukiak. Erabiltzaileak informazio gehiago izan dezan, hona hemen non aurki dezakeen nabigatzaile nagusietan kukien tratamendurako konfigurazioa:

Internet Explorer: Herramientas / Tresnak. Opciones de Internet / Internet aukerak. Privacidad / Pribatutasuna. Avanzada / Aurreratua.
Firefox: Opciones / Aukerak. Privacidad / Pribatutasuna.
Google Chrome: Configuración (Ezarpenak). Opciones Avanzadas (Ezarpen aurreratuak). Privacidad (Pribatutasuna). Cookies (Kukiak).
Safari: Preferencias (Hobespenak). Privacidad (Pribatutasuna).

4.6. Trafiko-datuak

Webgune honen bitartez zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu egin daiteke, gerora datuak prozesatzea ahalbidetzeko, horrela analizatu ahal izango baita, besteak beste, bisitatutako orri kopurua, izan den bisita kopurua, webgunearen bisitarien/erabiltzaileen jarduera eta horien erabilera-maiztasuna.

Erabiltzaileak aldez aurretik ematen du baimen informatua webgunearekin konektatzen den eta bertan nabigatzen duen bitartean bere IP helbidea erregistratzeko, eta ez dago webgune honetara sartzen den bakoitzean baimena eskatu beharrik.

4.7. Sare sozialetarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako (Facebook eta Twitter, besteak beste) eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaintzen ditu. OLARAINek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan OLARAINekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, kukien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen mende daudela, inoiz ez OLARAINen mende.

4.8. Indarraldia

OLARAINek bere esku gordetzen du pribatutasun-politika bere irizpidearen arabera edo lege- zein jurisprudentzia-aldaketen ondorioz aldatzeko eskubidea. OLARAINek aldaketaren bat sartzen badu, testu berria webgune honetan bertan argitaratuko da, erabiltzaileak horren berri izan dezan. Nolanahi ere, erabiltzaileak webgunean sartzen diren unean bertan aurreikusitako arauek zuzenduko dute haiekiko harremana. Horrexegatik gomendatzen du OLARAINek webgunearekin konektatzen den bakoitzean pribatutasun-politika hau bisitatzea.

5. Jurisdikzioa

Aplikatzekoa den legeriari eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoak zuzenduko ditu OLARAINen eta erabiltzailearen artean ezartzen diren harremanak. Hala ere, araudiak alderdiei foru baten mendean jartzeko aukera aurreikusten dienean, OLARAIN eta erabiltzailea, egoki lekiekeen beste edozein foruri espresuki uko eginez, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.

OLARAINek aurreko baldintzak ez betetzea pertsegituko du, baita bere webgunean aurkeztutako edukien bidegabeko edozein erabilera ere, eta zuzenbidean egoki lekizkiokeen akzio zibil eta penal guztiak egikarituko ditu horretarako, izaera ekonomikokoak barne.