Olarain neska-mutilen ikasle-egoitza da, eta bere helburua ikasleen trebakuntza integrala da.Euskal Herriko Unibertsitateko campusean dago, itsas mailan, Ondarretako hondartzatik 300 metrora eta Arkitekturako Goi Eskolaren ondoan.

LOGELAK


Banakoak dira guztiak

Kanpora ematen dute

Wifi eta kable bidezko konexioa

1,35 m x 2,00 m-ko ohea

Bainugela propioa

Idazmahaia

Berogailua

Armairu handia

Hozkailua

Zapata-altzaria

Ile-lehorgailua

Eskuoihalak eta oheko arropa

BANAKAKOA

  • Logela egokitua izateko aukera

ZERBITZUAK


Olarain Ikastetxe Nagusia gizarte-izaera nabarmena duen instituzioa da, ikasle guztiei behar dituzten giza baliabideak eta baliabide materialak eskaintzea helburu duena, trebakuntza integrala izan dezaten: curricularra, kulturala eta kiroletakoa.

Horretarako, unibertsitateko gazteen sektorean espezializatutako langileak dauzka laguntzarako, eta ikasketa, trebakuntza, atsedena, sozializazioa eta, oro har, aisialdirako instalazio bikainak dauzka.

Gainera, ostatu hartzeko, mantenurako eta arropa garbitzeko zenbait modalitate eskaintzen ditu, ikasleen beharren arabera.

  • Mantenu osoa.
  • Mantenu erdia: ostatua, gosaria eta bazkaria edo afaria.
  • Ostatua eta gosaria.
  • Norberaren arropa garbitzeko zerbitzua.
TUTORETZAK
IRISGARRIA
APARKALEKU PUBLIKOA
JANTOKIA
LIBURUTEGIA
TEKNOLOGIA-GELA
IKASKETA-GELA
IKASKETA-GELA
MUSIKA-GELA
MUSIKA-GELA
TXOKUS
GARRAIO-ZERBITZUA BCC-ERAINO
KONTSIGNA - IGANDETIK OSTIRALERA
SPATIUM
WIFIA
GIMNASIOA
Sauna
ALDAGELAK
PADELA
KIROL-INSTALAKUNTZAK
BIZIKLETEN APARKALEKUA
SURF-ARMAIRUAK
JOLAS-GELA
TELEBISTA-GELA
IKUZTEGIA
Egongela
EGUNEROKO PRENTSA
VENDING MAKINAK

HILEKO TARIFAK


BanakoaAste OsoaIgandea-Ostirala (1) (2)Banako Egunak (3)
Mantenu Osoa1086,70 €710,50 €47,95 €
Mantenu Erdia953,50 €621,01 €40,15 €
Ostatua eta Gosaria820,25 €531,50 €32,35 €

Zerbitzuak aukeran (hileko tarifa):

· Arropa pertsonalaren garbiketa 40,15€.

· Igandetik ostiralera Olarainetik BCCra joaneko garraio zerbitzua 25,40€.

 

(1) Igande arratsaldeko 18:00etatik, ostiral arratsaldeko 15:00ak arte.

(2) Ostiraleko 15:00etatik aurrera gela era bat hutsik utzi behar da.

(3) Igandetik ostiralerako modalitatea.

3 urte daramatzaten egoilarrentzako, hileroko kuotan murrizketa.
Tarifak %10 BEZa barne dute (zerga aldaketa posibleei lotuta).

Matrikulazioa


AURREINSKRIPZIOA

Deskargatu, bete eta bidali ondorengo informazioa, mezu elektroniko bakarrean, Olarain Ikastetxe Nagusiaren tutoretza-sailari (tutoria@olarain.com).

  1. Deskargatu hemen honakoak barne hartzen dituen agiria:
    1. Datu pertsonalen inprimakia.
    2. Fidantza itzultzeari buruzko araudiaren gaineko agiria.
    3. Estatutuak, arau orokorrak eta arau bereziak berariaz onartzeko agiria sinatuta (deskargatu hemen araudia)
    4. Datu pertsonalak babesteari buruzko agiria sinatuta.
    5. Hileko ordainagiriak helbideratzeko banketxearen datuei dagokien agiria.
  2. Duela gutxiko argazkia, atzealde zuriarekin.
  3. Kutxabank-en hurrengo kontu korrontean 900 €-ko fidantza sartu izanaren egiaztagiria: IBAN: ES50 2095 5206 04 1061940028 – BIC: BASKES2B. Beharrezkoa da ikasle izango denaren izen-abizenak adieraztea.
  4. NANaren edo pasaportearen fotokopia.
  5. Gizarte Segurantzako edo mediku-aseguru pribatuko txartelaren fotokopia.
  6. Egoera mediko berezi nahiz elikadura-intolerantziaren bat pairatuz gero, erantsi dagokion mediku-ziurtagiria.
    Selektibitateko nota: selektibitatea gainditu izanaren egiaztagiria posta elektroniko bidez helarazi beharko zaio Olarain Ikastetxe Nagusiko tutoretza-sailari (tutoria@olarain.com).

AURREZ AURREKO ELKARRIZKETA IKASLE IZANGO DENAREKIN

Dokumentazioa bidali ondoren, zuzendaria edo, hura egon ezean, egoiliarren zuzendaria zein tutorea zuekin harremanetan jarriko da nahitaezko elkarrizketaren ordua eta data zehazteko. Elkarrizketa ezinbesteko baldintza da Olarain Ikastetxe Nagusian onartua izateko. Hura amaitutakoan, ikasle gisa onartu duten jakinaraziko da.

BEHIN BETIKO ONARPENA

Aurrez aurreko elkarrizketa egin eta selektibitateko nota bidali ostean, Olaraingo tutoretza-sailak baieztatuko du plaza-erreserba posta elektroniko bidez.

AURREINSKRIPZIOA

Deskargatu, bete eta bidali ondorengo informazioa, mezu elektroniko bakarrean, Olarain Ikastetxe Nagusiaren tutoretza-sailari (tutoria@olarain.com).

Deskargatu hemen honakoak barne hartzen dituen agiria:

  1. Duela gutxiko argazkia, atzealde zuriarekin.
  2. Datu pertsonalen inprimakia.
  3. Estatutuak, arau orokorrak eta arau bereziak berariaz onartzeko agiria sinatuta (deskargatu hemen araudia)
  4. Datu pertsonalak babesteari buruzko agiria sinatuta.

Aurreko ikasturteko notak: Olarain Ikastetxe Nagusiaren tutoretza-sailari bidali beharko zaizkio posta elektroniko bidez abuztuaren 1a baino lehen.

BEHIN BETIKO ONARPENA

Aurreko ikasturteko notak bidali ostean, Olaraingo tutoretza-sailak baieztatuko du plaza-erreserba posta elektroniko bidez.

Sarbidea

+ 34 943 00 33 00

Ondarreta Pasealekua, 24

20018 Donostia · Spain→Nola iritsiFaxa: 943 00 33 09Helbide elektronikoa: tutoria@olarain.com