Pribatutasun-politika – Datu pertsonalen babesa

1. Sarrera

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko indarreko Araudia, bereziki 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“DBEO”) eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa (“DPBLO”) betetzeko, erabiltzaileei jakinarazten diegu posta elektronikoaren bidez ematen dituzten datu pertsonalak, eta webgune honetan kokatutako edo emandako inprimakien, eremu pribatuen edo beste edozein bitartekoren zein mekanismoren bidez bidaltzen dituztenak Colegio Mayor Olarain SLren (IFZ: ES-B20581138) (aurrerantzean, “OLARAIN” edo “tratamenduaren arduraduna”) datu-tratamenduen sistemetan sartuko direla. Datu horiek erabiliko dira jasotako kontsulta eta eskaerei erantzuteko, erabiltzaileekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuak (bereziki matrikulazio-prozesuei eta ostatatze-erreserbei dagozkienak), merkataritza-harremanak eta jarduerari legez dagozkion funtzioak eta interesak kudeatzeko, harpidetutako buletinak eta albisteak bidaltzeko, eta etorkizunean erabiltzaileentzat interesgarriak izan litezkeen komunikazio profesionalak eta merkataritza-komunikazioak bidaltzeko.
Pribatutasun-politika hau onartzeak ezinbestean dakar berekin deskribatutako datu-tratamenduetarako baimena berariaz ematea. Datu horiek denbora-mugarik gabe kontserbatu ahal izango dira aurreko paragrafoan deskribatutako xedeetarako, non eta kontrakorik adierazten ez duzun.
Deskribatutako datu-tratamenduen oinarri juridikoak, datuen babesari buruzko araudiak ezarritako terminoetan, honako hauek dira: datuak tratatzeko zure adostasuna, eskatu dituzun zerbitzuak egikaritzeko zure datuak tratatu beharra, tratamenduaren arduradunak lege-betebeharrak betetzea, eta/edo tratamenduaren arduradunaren interes legitimoa, esate baterako, komunikazio profesionalak, komertzialak edo informatiboak zuri bidaltzearen ondorioetarako.
Erabiltzaileen datu pertsonalen tratamendua konfidentziala izango da. OLARAIN konprometituta dago erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datu pertsonalen babesarekin, bere baliabideak erabiltzen ditu interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, eta datuak babesteko autonomia-erkidegoko, estatuko eta Europako erakundeek eta beste kontrol-agintaritza batzuek eskaintzen dituzten gomendioak, txostenak, berrikuntzak eta jarraibideak betez jarduten du.
Ostatatze-zerbitzuen eskaintzan, OLARAINek aukerako hainbat zerbitzu jartzen ditu bere bezeroen eskueran, haien egonaldia ahalik eta atseginena izan dadin. Zerbitzu horiek egiteko, tratamenduaren arduradunak bere langileak edo kanpoko laguntzaileak izan ditzake. Zerbitzu horiek kontratatzen dituen erabiltzaileak espresuki ematen dio baimena tratamenduaren arduradunari bere datuak (identifikazio-datuak, harremanetakoak eta kontratatutako ostatatze eta zerbitzuei buruzkoak) OLARAINekin lankidetzan jarduten duten enpresei eta pertsonei jakinarazi ahal izateko. Zuk eskatutako zerbitzuetako bakoitza eraginkortasunez egiteko datu horiek ezagutu beharra duten OLARAINen enplegatuek eta laguntzaileek besterik ezin izango dituzte datu horiek eskuratu.

2. Datu pertsonalen bilketa

Tratamenduaren arduradunak ez dizu eskatuko datu pertsonalik emateko webgunean sartzeko. Dena den, webgunean zerbitzu batzuk erabili ahal izateko (erreserba-eskabidea, matrikulazio-inprimakia eta abar) erabiltzaileak datu pertsonalak eman beharko ditu, gehienbat identifikazio-datuak eta/edo harremanetarakoak.
Erabiltzaileak askatasunez eta borondatez ematen ditu bere datuak. Eskatutako zerbitzua gauzatzeko behar duen informazio pertsonala besterik ez du eskatuko OLARAINek.
Webgune honetan edozein eduki mota (datuak, dokumentuak, argazkiak edo beste edozein material) sartzen duen erabiltzaileak adierazi eta bermatzen du hemen adierazitako baldintzak eta indarrean dauden legeak betetzeko moduan egiten duela. Hirugarrenen datu pertsonalak sartzen dituen erabiltzaileak adierazten du datuon tratamendurako haien berariazko adostasun frogagarria daukala.
Gure zerbitzuetako batzuk berariaz adingabeei zuzenduta badaude, OLARAINek haien guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak biltzeko edo, hala badagokio, datuak tratatzeko.
Erabiltzailea da sartutako datuen egiazkotasunaren, zuzentasunaren eta tratamendu legitimoaren erantzule bakarra, eta horren inguruko edozein erantzukizunetatik salbuesten du OLARAIN. Erabiltzaileek, nolanahi ere, emandako datu pertsonalak zehatzak, indarrekoak eta benetakoak direla bermatu eta horretaz erantzuten dute, eta behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute.
Tratamenduaren arduradunak datu pertsonalak modu egoki eta bidezkoan bilduko ditu, bere webgunean jasotako xede, utilitate, zerbitzu eta/edo prestazioen arabera, modu zehatz, esplizitu eta legitimoan. Hortaz, ez dira inoiz erabiliko bitarteko iruzurrezkoak, desleialak, legez kontrakoak edo nolabait ere erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jar ditzaketenak.
Webgune honen bitartez informazioa bidaltzeak ezinbestean dakar berekin pribatutasun-politika honetan eta webgunearen baldintza orokorretan deskribatutako datu-tratamenduetarako baimena berariaz ematea.

3. Curriculumak

Webgune honen bitartez curriculum vitaea aurkezten duen erabiltzaileak berariazko adostasuna ematen du bere datuak “Curriculumak eta langileen hautapena” izeneko datu-tratamenduan sartzeko. Etorkizunean enpresako langileak hautatzeko prozesuetan parte harrarazteko erabili ahal izango dira erabiltzailearen datuak. Halaber, OLARAINek langileak hautatzeko prozesuak egiteko kontratatzen dituen kanpoko enpresei laga ahal izango zaizkie erabiltzailearen datuak.

4. Interesdunen eskubideak

Zure datuak irispidean izateko, zuzentzeko edo ezerezteko, tratamendua mugatzeko edo haren aurka egiteko, edo datuok transferitzeko eskubideak egikari ditzakezu, eta zure adostasuna kendu, baita gai honi buruzko beste edozein eskaera egin ere. Horretarako, idazkia bidal diezaiokezu tratamenduaren arduradunari (Ondarreta pasealekua 24, 20018 Donostia, Gipuzkoa; telefonoa: +(+34) 943003300), edo olarain@olarain.com helbide elektronikora idatzi.
Eskabidearekin batera eskatzailearen nortasunaren egiaztagiriaren (NAN edo antzekoa) kopia bidali beharko da. Eskabidea legezko ordezkari gisa egiten badu, eskatzailearen nortasun-agiriaren kopiaz gain ordezkaritza horren egiaztagiria ere erantsi beharko du.
Eskaeren ebazpenarekin ados ez bazaude edo erreklamazioren bat aurkeztu nahi baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo beharko duzu: www.aepd.es.

5. Segurtasun-neurriak

OLARAINek, bere datu-tratamenduetan bildutako datu pertsonalak tratatzen dituenean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea nahiz eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu, kontuan izanik teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak, bai gizakiaren ekintzak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, datu pertsonalen tratamenduen segurtasun-neurriei buruz aplikatzekoa den indarreko legeria aintzat hartuko da, bereziki DBEO, DPBLO eta beroriek garatzeko araudiak. Erabiltzaileei jakinarazten zaie, alabaina, informatika-segurtasuneko neurriak ez direla erasoezinak eta, hortaz, beti izango dela legez kontrako eta bidegabeko intromisioak izateko arriskua, baina horiek ez liratekeela OLARAINen erantzukizunpekoak izango.

6. Trafiko-datuak

Webgune honen bitartez zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen gailuaren IP helbidea eta beste ezaugarri batzuk erregistra daitezke, gerora datuak prozesatzea ahalbidetzeko, horrela analizatu ahal izango baita, besteak beste, bisitatutako orri kopurua, izan den bisita kopurua, webgunearen bisitarien/erabiltzaileen jarduera eta horien erabilera-maiztasuna.
Erabiltzaileak aldez aurretik ematen du baimen informatua webgunearekin konektatzen den eta bertan nabigatzen duen bitartean bere gailuaren IP helbidea eta beste ezaugarri batzuk erregistratzeko, eta ez dago webgune honetara sartzen den bakoitzean baimena eskatu beharrik.

7. Sare sozialetarako eta web-kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako (Facebook eta Twitter, besteak beste) eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaintzen ditu. OLARAINek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan OLARAINekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, kukien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen mende daudela, inoiz ez OLARAINen mende.

8. Indarraldia

OLARAINek bere esku gordetzen du pribatutasun-politika hau bere irizpidearen arabera edo lege- zein jurisprudentzia-aldaketen ondorioz aldatzeko eskubidea. Tratamenduaren arduradunak aldaketaren bat sartzen badu, testu berria webgune honetan bertan argitaratuko da, erabiltzaileak horren berri izan dezan. Nolanahi ere, erabiltzaileak webgunean sartzen diren unean bertan aurreikusitako arauek zuzenduko dute haiekiko harremana. Horrexegatik gomendatzen dizu tratamenduaren arduradunak webgunearekin konektatzen zaren bakoitzean pribatutasun-politika hau bisitatzea.

9. Jurisdikzioa

Aplikatzekoa den legeriari eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoak zuzenduko ditu OLARAINen eta erabiltzailearen artean ezartzen diren harremanak. Hala ere, araudiak alderdiei foru baten mendean jartzeko aukera aurreikusten dienean, OLARAIN eta erabiltzailea, egoki lekiekeen beste edozein foruri espresuki uko eginez, Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.
OLARAINek pribatutasun-politika hau ez betetzea pertsegituko du, baita webgune honetan aurkeztutako edukien bidegabeko edozein erabilera ere, eta zuzenbidean egoki lekizkiokeen akzio zibil eta penal guztiak egikarituko ditu horretarako, izaera ekonomikokoak barne.
Pribatutasun-politikaren azken eguneratzea: 2019/02/05